Doinua musika eskolak Gabonetako kontzertua egingo du gaur
Latxartegi aretoan izango da, 18:00etan hasita. Eskolan ikasten ari diren ikasle gehienek parte hartuko dute.
Legazpiko Doinua musika eskolako ikasleek Gabonetako jaialdia eskainiko dute gaur, abenduak 22, Latxartegi aretoan, 18:00etatik aurrera. Ohi bezala, Gabon abestiak izango dira nagusi.
Gaurko kontzertuan musika eskolako dultzaina, trikitixa eta pandero, gitarra eta folk taldeek joko dute. Pianoa, gitarra elektrikoa eta bateria ikasten ari direnak ere ez dira faltako, ezta musika eta mugimenduko ikasleak ere. Ahots teknika lantzen ari direnak ere bertan izango dira, eta hainbat talde instrumental ere bai. Guztien artean, 14 abestiz osatutako kontzertua eskainiko dute.