Gabonetako bigarren Zopazoka berezia egingo dute gaur Seguran
Gastronomia eta artisautza postuak izango dira. Gaztaina erreak banatuko dituzte.
Madura Elikadura Elkarteak antolatuta, gaur arratsaldean Gabonetako bigarren Zopazoka berezia egingo dute Seguran, gastronomiari eta artisautzari ateak irekiz. Hitzordua 17:00ak eta 19:00ak bitartean izango da, herriko plazan.
Azoka berezi honetan azokako ohiko eskaintza izango dira, hau da, Mendarte baserriko barazki ekologikoak, Mutiloako Telleria behi gaztak, Segurako eztia eta Itsasoko Hariztizabal baserriko ogia, opilak eta abar.
Gainera, Basabe artisau garagardoak, Garoa ardi gazta, Isla pitxiak, Pott zeramika lanak eta Mari Eder kosmetika naturaleko produktuak ere izango dira salgai.
Azokak irauten duen bitartean gaztaina erreak banatuko dira.