Musika eskolak gaur egingo du Lazkaon gabon kontzertua
LAZKAO // Lazkao Txiki musika eskolak gaur Lazkaon antolatuko du Eguberrietako kontzertua. Areria antzokian, 18:30ean hasiko da. Sarrerak hartu behar dira. Ataunen atzo egin zuten, udaletxeko ganbaran, hango ikasleek.













