Artxanberri kaleko konposgunea gaur zabalduko dute
ZALDIBIA // Zaldibian gaur jarriko dute martxan Artxanberri kaleko konposgunea, estanko atzean. Hondakin organikoarekin, herritarrek eurek bertan egingo dute konposta. Inguruko bizilagun «ugarik» eman dute izena. Nola erabili azalpenak emateko eta giltza jasotzeko, udalak bi hitzordu jarri ditu gaurko, goizean 10:30ean eta arratsaldean 16:00etan.












