Aner Peritz, Oihana Arana, Haizea Arana eta Leire Vargas izango dira antzeztoki gainean. Doakoa izango da.
Atzoko osoko bilkuran onartu zituzten urte berrirako kontuak, EAJ eta PSEren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin. Legazpiko Berdeak taldeko ordezkaria ez zen bilerara joan.
Aldapa Haundi elkartean izango da, 19:00etan. Euskal iheslari eta deportatuen seme-alaben bizitzaren berri ematen du liburuan.
Prozesuak 3 fase izango ditu. Lehenengo faserako, gazteria.ordizia.eus webgunea sortu dute, gazteekin konexioak sortzen hasteko.
Datorren urteko maiatzaren 21ean, Iñaki Beitiaren omenezko martxaren 25. edizioa egingo da. Antolatzaileek, erreleboa hartuko duen lan talde bat agertzen ez bada, utzi egingo dutela eman dute jakitera.
Hamasei urtetik gorako herritarrei galdetegi bat betetzeko deialdia egin die, zer etxebizitza-behar dauden jakiteko, eta kezkak, iritziak eta aurrea begirako ikuspuntuak jasotzeko.
Bideoak sortu behar ziren, Interneten eta sare sozialetan zabaltzeko modukoak. Guztira hamalau lan jaso dituzte, denak ere San Benito ikastolako ikasleek ekoitzitakoak.
2022. urtea korrika amaituko dute goierritarrek. Beasainen, Lazkaon eta Legorretan goizean jokatuko dira San Silvestre lasterketak. Urretxu-Zumarragan, Legazpin, Zegaman eta Ordizian, arratsaldean.
54 ipuin jaso dira guztira. Atzo egin zuten sari banaketa ekitaldia.
Tradizioko ekitaldiak, kultur arlokoak, kiroletakoak... Asko eta asko dira datozen egunetan Goierrin egingo diren ekitaldiak.
Gaixotasun arraroen ikerketaren aldeko emanaldia izango da. Abenduaren 30ean da saioa, Zumarragako Zelai Arizti aretoan.
XXI. Beasaingo Film Laburren emanaldia egingo dute abenduaren 27an Beasaingo Usurbe antzokian, bi saiotan banatuta.
Animalia erakusketak ez ezik, Errege sagar eta fruitu lehorrena ere izango da. Nazioartean saritutako gaztandegiei aitortza egingo diete.
Haurrentzako Eguberrietako haur parkeak antolatu dituzte Goierriko zenbait herritan. Puzgarrietan jolasteko edo bestelako jolas eta jarduerak egiteko aukera izango dute.
'Urteak bete, abenturak bizi' ikuskizuna egingo dute Majori kiroldegian, bi saiotan. Sarrerekin bildutako dirua Ziburuko eta Urruñako ikastolentzat izango da, hornikuntza lanetarako.
Zuzeneko musika, piroteknia eta efektu bereziez osatutako ikuskizuna egingo dute abenduaren 29an.
Kaleratzear daukaten eta bikotean arazoak dituen kazetari baten gora-beherez da 'El Tirabeque' filma.