Presoen aldeko mobilizazioa bihar Beasainen
Beasaingo Sarek mobilizazioa deitu du bihar arratsaldeko 19:30etarako "Etxerako bidean oztoporik ez. Gradu erregresiorik ez!" lemapean. Urteko azkena izanik, Beasaingo Joaldunak ere bertan izango dira, mobilizazioa girotzeko.
Urtea amaitzen ari den honetan Beasaingo Sarek mobilizazioa deitu du, bihar arratsalderako. Arratsaldeko 19:30etan Beasaingo plaza azpitik abiatuko da mobilizazioa, joaldunen laguntzaz. Ondoren, topa egingo dute eta luntxa ere izango dute.
“Etxera bidea gertu” dinamikaren baitan “etxerako bidean oztoporik ez. Gradu erregresiorik ez!” lemapean deitu du mobilizazioa Sarek, azken hilabeteetan euskal presoek jasan dituzten egoerak salatzeko. Izan ere, hainbat izan dira hirugarren gradua eskuratu eta handik gutxira gradu errebisioak edota erregresioak izan dituzten presoak eta Sareren arabera, hau presoen egoeraren «betikotzera» begirako jokabidea eta erabakia izaten ari da. Ondorioz, egoera hori salatzeko deialdia egin dute Beasainen.
Horrez gain, urtarilaren 7an Bilbon mobilizazio nazionala egingo dute “Etxerako bidean oztoporik ez. Gradu erregresiorik ez!” lemapean, aldarri bera Bilboko kaleetara eramanez milaka pertsona bozgorailu izanik.