San Silvestre lasterketa herrikoiarekin urteari agurra
San Silvestre lasterketa herrikoiarekin eman diete agurra 2022ari Goierriko zenbait herritan. Arratsaldean zehar, Goierriko beste hainbat txokotan ere hala egingo dute.
Urteko azken eguna iritsi eta goierritarrek oinetako erosoak eta kirol arropa jantzi dituzte kalera irteteko. Urteari agurra korrikan eman nahi izan diete zenbaitek, ohitura den bezala, eta San Silvestre kroseak hartu dute parte. Abenduaren 31ren bereizgarrietako bat da hau zenbait txokotan eta Goierriko herrietan ere hala da, ilusioz bizitzen den lasterketa herrikoia.
Beasaingo kasuan, 275 parte-hartzaile izan dira aurtengo edizioan eta giro bikainean pasa dute lasterketa, izan ikusleek zein korrikalariek. Helmugan une ederrak bizi izan dituzte.
Beasaingo Sailkapena
- Orokorra:
- Gizonezkoak
- 1. Hicham Sigueni
- 2. Sergio Jimenez
- 3. Abdelkader Al Gham
- Emakumezkoak
- 1. Aicha Bani
- 2. Kaoutar Boulaid
- 3. Arancha Tejero
- Gizonezkoak
- Beasaindarrak:
- Gizonezkoak
- 1. Beñat Iturrioz
- 2. Koldo Galarreta
- 3. Koldo Agirre
- Emakumezkoak
- 1. Irati Zubizarreta
- 2. Naroa Lopetegi
- 3. Itxaro Mendizabal
- Gizonezkoak
- Gazteak:
- Gizonezkoak
- 1. Eneko Monreal
- 2. Markel Imaz
- Emakumezkoak
- 1. Malen Gutierrez
- Gizonezkoak
- Beteranoak:
- Gizonezkoak:
- 1. Aimad Bouziane
- 2. Jaouad Boualame
- 3. Jose Angel Gutierrez
- Emakumezkoak:
- 1. Aicha Bani
- 2. Arancha Tejero
- 3. Lourdes Colmo
- Gizonezkoak: