Txiribiri elkarteak taila ikastaroa antolatu du
URRETXU // Txiribiri elkarteak taila ikastaroa antolatu du. Hilaren 11n hasiko da eta martxoaren 29an amaitu. Saioak asteazkenetan izango dira. Lau ordutegi egongo dira: 09:00-11:00, 11:00-13:00, 15:30-17:30 eta 17:30-19:30. Parte hartu nahi dutenek hilaren 9an edo 10ean eman behar dute izena, 16:30etik 18:30era. Txiribiriren lokalean edo 606 339 834 zenbakira deituta.













