Abenduaren 29an egin zuen jaialdia, Munduari bira izenburupean. Arrakasta hutsa izan zen, eta Josu Altzelai argazkilariak jaso zuen lekukotasuna argazkien bidez.
Azken 5 urteetan Gure Iragana taldeko Nerea Iraola eta David Cano historialariek eta Iosu Etxezarraga arkeologoak egindako indusketei esker, 11 mende egin dute atzera, eta Ordiziaren jatorria San Bartolome ermitaren inguruan kokatu dute.
Anne Zufiaur (Zumarraga, 1996) auto zalea da eta bere ametsetako bat bizitzen ari da: Dakar rallyan parte hartzen ari den talde batentzat komunikazio lana egiten ari da.
Lehen errefusatu zuen akordioa berreskuratu du banketxeak, eta urtea bukatzerako itxi du hiru urte luzatu duen operazioa. Eraikina eta lur saila 60.000na euroan erosi dira.
Sarrerak urtarrilaren 10ean eta 11n erosi ahal izango dira, Herri Antzokian, edo online, hilaren 10etik aurrera. 16:30ean izango da lehenengo saioa, eta 18:30ean bigarrena.
Proiektuaren helburu nagusia landa eremuko herriek jasan duten bilakaera aztertzea da. Zerain da ardatza. Egonaldia otsail eta martxoa bitartean egingo da Zerainen.
Inoizko parte hartze handienarekin egiten ari dira Gabonetako saskibaloi campusa Beasaingo Antzizar kiroldegian, BKLk antolatuta. Saskibaloia sustatzea da helburua.
Datorren astean Legazpin abiatuko da gazteen aurresku txapelketa. Taldeko zortzi aurreskularik parte hartuko dute. Luzaideko konpartsa kaleratuko dute otsailaren 19an.
Hirugarren edizioa du musika jaialdia honek. Sei taldek joko dute bihar, 18:00etan hasita.
Erabileraz, betidanik aipatu izan den liburutegia kokatzea da asmo bat. «Baina gehiagorako ere lekua egongo da», adierazi du Martin Aramendi alkateak.
Azeari Andonegi eta Xabier Naldaiz Gipuzkoako txapeldun izan dira 2. mailan, pala motzean.
World Rugbyko L1 entrenatzaile ikastaroa egin dute Ordiziako Altamira zelaian, euskara hutsean.
Denboraldiko lehen zatian Calahorran jokatu du Realak utzita.
Urteari hasiera emateko emanaldia izango da, eta, bide batez, Joxe Kerejeta Izagirre (Ataun, 1897 — 1986) organo jotzaile eta konposatzaile zena oroitzeko ekitaldia ere bada.