Udal euskaltegiak eskaintza berriarekin hasiko du urtea
EUSKARA // Beasaingo Udal Euskaltegian matrikula epea zabalik egongo da urtarrilaren 9 tik urtarrilaren 13ra, eta berehala hasteko aukera izango da. Maila guztietako ikastaroak eta ordutegietan malgutasun handia dago. Diru laguntzak eta langabetuentzat baldintza bereziak daude. Informazio gehiagorako edo izena emateko 943 02 81 00 edo 688 740 385era deituta, euskaltegia@beasain.eus epostara idatzita eta webgunean.













