Zortzi milioi euroko aurrekontua izango du Sasietak 2023an
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta zegokion denboran proposamenak alegaziorik jaso ez duenez, atzo behin betiko onartuta geratu zen aurrekontua.
Sasieta Mankomunitateak 8.337.580 milioi euroko aurrekontua izango du 2023 urtean. Iazko azaroan egindako ezohiko bileran onartu zuen mankomunitateak 2023ko aurrekontu orokorra onartzea gehiengo soilaz. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta zegokion denboran proposamenak alegaziorik jaso ez duenez, atzo behin betiko onartuta geratu zen aurrekontua.