Arangoiti egoitzako egoiliarrei bisita egin ondoren, herriko plazan, haurren azken gutunak jaso dituzte.
Santi Fernandez de Quincoces eta Mikel Bravo izan dira lehen bi sailkatuak. Rallyan 38 argazkilarik parte hartu zuten, horien artean hiru gaztetxok. Atzo egin zuten sari-banaketa ekitaldia.
Euskal mitologian oinarritutako hainbat jolas eraman zituen atzo Jokai konpainia nafarrak Ormaiztegira. Haur zein heldu gustura aritu ziren elkarrekin jolasean.
Meltxor, Gaspar eta Baltasar errege magoak gaur goizean iritsiko dira Ekialdetik Goierrira. Eskualdeko bederatzi herritan egingo dituzte kalejirak eta harrerak
Hotzak markatu du urteko lehen asteazkena Ordizian, baina hori ez da eragozpen izan erosleentzat, batez ere sukaldarientzat. Produktu berri batzuk ere iritsi dira, ardi esnea tartean.
Osakidetzak ez omen du berriz beteko erretiroa hartu behar duen mediku baten postua. Herritarren artean kezka zabaldu da. Pentsionisten elkarretaratzean hasiko dira firmak biltzen, 9an
Diego Cuarterok (Nogoya, Argentina, 1975) 15 urte daramatza Euskal Herrian. Ostalaria da. Munduko Kopako garaipenaz eta bere herrialdeak bizi duen egoeraz hitz egin du.
2023ko ekitaldirako 2,1 milioi euroko diru saila onartu du, EH Bilduren aldeko botoz. EAJ, aurka. 'Ertzetako' lanketak, herriko eragiletza eta arlo ekologikoa dira ardatz
Sarituek diplomak eta herrian gastatzeko bonuak jaso dituzte.
Jardunaldi teorikoak urtarrilaren 11n eta 12an egingo dira Beasaingo bulegoan, eta jardunaldi teknikoak urtarrilaren 14an eta 15ean Pirinioetan.
Legorretako Herri Antzokiak datozen hilabeteetan antzokian egingo diren hamar kontzerturen berri eman du. Lehenengoa hurrengo ostiralean izango da, urtarrilaren 13an. Ezpalak eta Dukkha taldeek joko dute.
Bederatzigarren urtez, Goitur turismo garapenerako agentziak antolatu du. Joseba Beloki txirrindulari profesional ohi lazkaotarrak irekiko du lehen ziria.
Zerbitzua martxan dago jada, eta inolako kostu gehigarririk gabe Seguran Kirol Txartela daukan orok izango du Mugiment kirol txartela edukitzeko aukera.
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta zegokion denboran proposamenak alegaziorik jaso ez duenez, atzo behin betiko onartuta geratu zen aurrekontua.