Zoru pelbikoa lantzeko eta oroimena suspertzeko ikastaroak
Segurako Udalak urteko lehendabiziko hilabeteei begira hainbat ikastaro antolatu ditu: zoru pelbikoa lantzeko ikastaroa eta oroimena suspertzeko tailerra, besteren artean.
Arrasateko Abian fisioterapia zentroko Saioa Baenak zuzenduko du zoru pelbikoa lantzeko ikastaroa. Baena aditua da zoru pelbikoa, obstetrizia eta ginekologia berreziketaren gaian. Ikastaroa parte hartu nahi duten emakume guztientzat irekia da, baina bereziki da egokia menopausia hasi edo igarotzen ari direnentzat, umetokia edo puxika erautsia dutenentzat, txiza galerak dituztenentzat edo erditu berri diren emakumeentzat.
Ikastaroaren iraupena hamar astekoa izango da eta 100 euro balio du. Izena eman daiteke oraindik udaletxean, liburutegian edo kultura@segura.eus helbidean.
Oroimena galera saihestea
Urtarrilaren 27tik martxoaren 17ra antolatu dute oroimena suspertzeko tailerra; hogei orduko iraupena izango du zortzi saiotan banatuta. 55 urtetik gorako herritarrei, erretiratu zein pentsionistei zuzenduta dago, eta gutxienez 12 pertsonako taldea osatu beharko da tailerrak egin ahal izateko. Saioak doakoak dira. Izena urtarrilaren 19ra arte eman daiteke udaletxean, liburutegian edo kultura@segura.eus helbidean.













