Gabonetako lanek badituzte saridunak
Gabonetako sorkuntza lanen eta balkoirik dotoreenen sari banaketak egin zituzten atzo Idiazabalen. Miren Dorronsoro, Uxue Aldasoro eta Paule Cuadrado (HH2-LH2); Bidatz Urrestarazu, Ekai Collado eta Carla Hernandez (LH3-LH5) eta Ander eta Miren Serrano eta Eneko Larrea (LH6tik aurrera) izan dira sarituak sorkuntza lanetan. Balkoirik dotoreenak Irati Arrese, Probidentziaren Ahizpak eta Kontsu Unanuerenak izan dira. Sarituek diplomak eta herrian gastatzeko bonuak jaso zituzten.













