HITZAren webguneak bi milioi ikustaldi izan ditu

GOIERRIKO HITZA egunkariaren webguneak bi milioi bisita izan ditu 2022an. Aurreko urtean izandako ikustaldiak baino apur bat gutxiago izan arren, pandemia aurreko datuak baina hobea da. 2019arekin alderatuta, goierri.hitza.eus atariko irakurle kopurua %15 hazi da.
Hilabetez hilabete datuak hobetuz joan da. Azaroa izan da hilabeterik onena, ia 200.000 irakurle eta 75.000 sesiotik gora pilatu baitira. Hain justu, azaroa izan da propio webgunerako ekoitzitako albiste gehien idatzi diren hilabetea. 400 albiste baino gehiago idatzi ditu Goierriko Hedabideetako lantaldeak, etengabeko jarioa bermatzeko.
Webguneak eskaintzen dituen baliabide digitalei ere atera die zukua lantaldeak. 200 argazki galeria baino gehiago egin ditu eta beste horrenbeste bideo, gai askotarikoak.