Irizarren autobusak Lurraldebuseko flota berrian
Gipuzkoako Foru Aldundiak 5 milioi euroko inbertsioa egingo du aurten Lurraldebusen flota berritzeko. Irizar autobus konpainiaren 16 autobus erosiko ditu horretarako.
Rafaela Romero Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasunerako eta Lurralde Antolaketako diputatuak Ormaiztegiko Irizarren egoitzara bisita egin zuen atzo. Bertan iragarri zuenez, Lurraldebusen flota berritzeko 5 milioi eurotik gorako inbertsioa egingo du aldundiak 2023an, eta horretarako Irizar konpainiaren i6s Efficient modeloko 16 autobus erosi ditu. Pandemia amaitu denetik egin den “flota berritze garrantzitsuena” dela azpimarratu du diputatuak. Erosketak, “herritarrei flota modernoa, segurua eta gainera, ingurumena errespetatzen duena eskaintzeko konpromisoari” erantzuten diola esan du.