Majori-Altamira kiroldegia gaur goizean irekiko dute, baina ez erabat
Sauna, igerilekua eta igerilekuetako aldagelak ez dira erabilgarri izango oraingoz. Igerilekuko aldageletan utzitako gauzak 11:00etatik aurrera jaso ahal izango dituzte erabiltzaileek, eta gainontzekoek kiroldegia zabaltzean.
Ordiziako Majori-Altamira kiroldegiak normaltasunerako urratsa egingo du gaur. 09:30ean zabalduko dute, baina ez erabat. Oraingoz sauna, igerilekua eta igerilekuko aldagelak itxita mantenduko dituzte. Atzoko kloro isuriaren ondoren, ebakuazio azkarra egin behar izan zuten, eta igerilekuko aldageletan utzitako gauza pertsonalak gaur 11:00etatik aurrera jaso ahal izango dituzte erabiltzaileek. Gainontzeko aretoetako erabiltzaileek kiroldegian zabaltzean egin dezakete gauza bera.