Sukaldaritza ikastaroa antolatu dute Idiazabalen
Ekonomia zirkularraren eta bertako produktuekin egindako sukaldaritza ikastaroa izango da eta urtarrilaren 23an hasiko da. Izena emateko epea irekita dago.
Ekonomia zirkularra eta bertako produktuekin egindako sukaldaritza ikastaroa antolatu du Idiazabalgo Udalak herriko Adinetxe jubilatu elkartearekin batera. Ikastaroa Cebanc profesionalen prestakuntzarako zentro pribatuak eskainiko du urtarrilaren 23an hasita. Ikastaroak 20 orduko iraupena izango du eta astelehenetan eta asteazkenetan eskainiko dira klaseak 17:00 eta 19:30 bitartean.
Izena emateko epea irekita dago dagoeneko. Izena 663 626 196 (Alazne) telefonora deituta eman daiteke. Ostirala izango da izena emateko azken eguna. Ikastaroa doakoa da eta 55 urtetik gorako herritarrek lehentasuna izango dute.