Zoru pelbikoa lantzeko ikastaroa Seguran
Urtarrilaren 12ra arte luzatu dute zoru pelbikoa lantzeko ikastaroan izena emateko epea.
Segurako Udalak zoru pelbikoa lantzeko ikastaroa antolatu du eta urtarrilaren 12ra arte luzatu du izena emateko epea. Arrasatzeko Abian fisioterapia zentroko Saioa Baena adituak gidatuko du ikastaroa. Baena aditua da zoru pelbikoa, obstetrizia eta ginekologia berreziketan.
Ikastaroa interesa duten emakume orori dago zuzenduta, baina bereziki da interesgarria menopausia hasi edo igarotzen ari direnentzat, umetokia edo puxika erautsi dutenentzat, txiza galerak dituztenentzat edo erditu berri diren emakume horientzat.
Ikastaroak 100 euroko prezioa du eta hamar saiotan gauzatuko da. Gutxienez 8 pertsonako eta gehienez 15 beharko dira ikastaroa egin ahal izateko. Segurako udaletxean, liburutegian edo kultura@segura.eus helbidean egin daiteke izen ematea.