San Benitoko azken zozketan 4560 izan da saritutako zenbakia
LAZKAO // San Benito Ikastolako Batxilergoko 1eko ikasleek igandean egin zuten orain arteko azken zozketa, ikasbidaiaren gastuei aurre egiteko antolatzen ari diren ekimenen artean. Amebi sagardotegian bi lagunentzako bazkaria zozkatu zuten, Astotxo egunean, tira arrosak saldu ondoren. 4560 da zenbaki saritua. Bi asteko epean azaltzen ez bada, 3704 da ordezkoa. Urtezaharreko zozketako saritua ez da oraindik azaldu; Lazkaon-en 80 euroko bonuak ditu saritzat. 14 izan zen saritua eta 16 ordezkoa. Ikastolara deitu behar du.













