Urolako trenari buruzko emanaldia, 20:00etan izango da
KULTURA // Iraganera bidia izeneko diapositiba emanaldia ostiralean izango da 20:00etan, Kultur Etxeko areto nagusian. Sabino Legarda-Ereñoren irudiekin osatutako lana da, eta Urolako trenari omenaldia egitea du helburu. Trenbide hartan lan egin zuen Ignacio Galdonak egingo du aurkezpena.