Dominika txabola erabiltzeko aukera dute segurarrek
Urtero bezala, Oltzeko Dominika txabola erabiltzeko aukera izango dute Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoa osatzen duten sei udalerrik —Zerain, Segura, Zegama, Idiazabal eta Arabako Donemiliaga eta Asparrenak—. 15 egunero txandatuz erabili ohi dute. Segurarrek hilaren 16tik 31ra izango dute aukera. Joan nahi izanez gero udaletxean eman beharko da izena.