Ekomodo koadernoen zozketako emaitzak jakinarazi dituzte
Iazko Hondakinen Prebentzio astean ere elkarlana egin zuten udalak eta Ekomodo enpresak. 15 tapoi birziklatu ditu koaderno bakoitzak.
Ordiziako Udalak Ekomodo enpresarekin elkarlanean sortutako koadernoen zozketa amaitu da eta emaitzak jakinarazi dituzte. Ekomodorekin egindako elkarlana ez da berria, iazko Hondakinen Prebentzio Astean ere egin baitzuten. Iazko urtean zehar egindako tapoi bilketarekin aulkiak sortu zituzten. Kolore morekoak Jabekuntza Eskolako plazan daude, eta urdin koloreko beste bat, aurretik jarria, Zuhaiztian.
Oraingoan tapoi birziklatuz osatutako koadernoak egin eta zozkatu dituzte. Julen Iraola, Matxain, Anuska Ibañez Monteagudo, Beñat Murua Sarriegi, Itziar Herzog Lopez, Montse Bea Sanchez, Mari Asun Otaño, Intza Plazaola, Oihana Benito, Lucia Prieto del Valle, Sara Azurmendi Epelde, Ana Milo, Duna Galparsoro Lopetegi, Alex Gonzalez Rodriguez, Ana Garmendia, Carolina Noguera eta Aloña Petryk izan dira irabazleak.
“Ekonomia zirkularraren printzipioak oinarri” jarri dituzte ekimenok martxan, udalak azaldu duenez. “Hondakinak ahalik eta gutxien sortzeko apustua egin behar dugu, baina sortzen diren horiei beste erabilera batzuk ematearen aldekoa ere bai”. 15 tapoi birziklatu ditu koaderno bakoitzak. Aulkiei dagokienez, bakoitzak 3.500 tapoi ditu.
Oraindik tapoiak utzi daitezke. Barrenan, ikastetxeetan, Majori-Altamira kiroldegian eta Zuhaiztin jasotzen dira.