Oianguko 6 bikotek Euskal Herriko Kluben Arteko txapelketa eta Gipuzkoako Udaberrikoa jokatuko dute
Larunbatean Ordiziako Beti Alai pilotalekuan bi partida jokatuko dira, 11:0etatik aurrera.
Oiangukoek berriro ekingo diete asteburuko partidei. Euskal Herriko Kluben Arteko txapelketa eta Gipuzkoako Udaberriko Txapelketa izango dituzte jokoan bihartik aurrera. Sei bikotek parte hartuko dute txapelketa horietan.
Bihar, Sopelan izango da lehen partidua. Otegi-Etxeberria bikoteak jokatuko du, paleta larruz. Larunbatean, aldiz, lau partida jokatuko dira, Oiartzunen bi eta Ordizian beste bi. Oiartzunen jokatuko diren partidetatik lehen Berasategi-Olaran bikoteak jokatuko du, Euskal Herriko txapelketakoa, pala motzez. Bigarren partidan, aldiz, Ropero-Samaniego bikoteak jokatuko du, Gipuzkoako Udaberri txapelketan.
Larunbatean ere bai, Ordiziako Beti Alai pilotalekuan, bi partida izango dira, 11:00etatik aurrera. Lehenengoan, jubenil mailako Euskal Herriko txapelketako partida jokatuko du Larrarte-Elorza bikoteak, Adurtzakoen (Gasteiz) aurka. Bigarren partida Oiangukoen artekoa izango da: Naldaiz-Andonegi bikotea Mendicoa-Letamendia bikotearen kontra. Horiek ere Euskal Herriko txapelketa jokatuko dute pala motzean.
Herritarrak gonbidatu dituzte larunbatean Ordiziako frontoira gerturatzera, mailako partidak izango baitira ikusgai doan.