Pentsiodunen borrokaren bosgarren urteurrena ospatuko dute astelehenean
Goierriko pentsiodunak Ordizian elkartuko dira astelehenean, hilaren 16an. Plazan izango da, 11:00etan, ohi bezala.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bost urte bete ditu, 2018an sortu zenetik. Bosturtekoa daramate haien borrokak kalera ateratzen eta protestak egiten. Urteurren hori azpimarratzeko, aldarrikapenak alde batera utzi gabe ospakizunak ere antolatu ditu mugimenduak. Goierriko Pentsiodunek ere bat egin dute urteurreneko ospakizunen deiarekin.
Goierriko pentsiodunak Ordizian elkartuko dira astelehenean, hilaren 16an. Plazan izango da, 11:00etan, ohi bezala. Pentsio duinen aldeko aldarriak aterako dituzte, Borrokatzeak merezi du, lorpenak lekuko lelopean, eta 5 urteak ospatzeko jai giroan murgilduko dira. Herritarrak deitu dituzte parte hartzera.