Ordizia Igeriketa taldeko 28 igerilarik parte hartuko dute Gipuzkoako Taldeen Kopan, bihar eta etzi
Irungo Azken Portu Kiroldegiko igerilekuan jokatuko da txapelketa. 44 proba jokatuko dituzte guztira, bi egunetan.
Ordizia K.E Igeriketa taldeko 28 igerilarik, 15 emakumek eta 13 gizonek, Gipuzkoako Taldeen Kopan parte hartuko dute bihar eta etzi, Irungo Azken Portu Kiroldegiko igerilekuan. Gipuzkoako Kopa taldeka jokatzen den txapelketa bakarra da. Talde bakoitzeko, proba bakoitzean bi igerilarik parte hartuko dute.
Igeriketa taldeak zabaldu duenez, “talde estrategia oso garrantzitsua” da txapelketa honetan. Taldekideen eta beste taldeetako igerilarien sasoi egoeraren arabera, aldaketak egon daitezke jardunaldi bakoitza hasi aurretik. Autobusa Lazkaotik 8:00etan aterako da, eta Ordiziatik 8:10ean.
Guztira, bi egunetan, bihar eta etzi, 44 proba jokatuko dira txapelketan, serie ezberdinetan. Hemen Ordiziako K.E-ko igerilariek jokatuko dituzten probak, aurreikuspenen arabera:
Bihar, urtarrilak 14, larunbata
1. Gizonen 1.500 metro libre: Manuel Varas Valenzuela eta Mikel Merino Ibañez.
2. Emakumeen 200 metro braza: Garazi Arrieta Mendizabal eta Lidia Trisca Salageam.
3. Gizonen 200 metro braza: Markel Etxeberria Lozano eta Iker Altuna Plazaola.
4. Emakumeen 100 metro libre: Maria Piexoto Aizpurua eta Maren Gorrotxategi Casado.
5. Gizonen 100 metro libre: Iker Muruamendiaraz Noain eta Xiker Etxeberria Ganzarain.
6. Emakumeen 50 metro, bizkarrez: Maixa Odriozola Aierbe eta June Lizaso Sarasola.
7. Gizonen 50 metro, bizkarrez: Lander Sarriegi eta Endika Mate Duhau.
8. Emakumeen 200 metro estilo: Uxue Altuna Morales eta Nerea Garjon Garcia.
9. Gizonen 200 metro estilo: Xabat Hierro Astudillo eta Aitor Diez Arocena.
10. Emakumeen 4×200 metro libre: Ordizia K.E.
11. Gizonen 4×200 metro estilo: Ordizia K.E.
12. Emakumeen 4×50 metro estilo: Ordizia K.E.
13. Gizonen 4×50 metro estilo: Ordizia K.E.
14. Emakumeen 800 metro libre: Ainhoa Gorostidi Ugarte eta Maren Gorrotxategi Casado.
15. Gizonen 200 metro, bizkarrez: Lander Sarriegi Estensoro eta Endika Mate Duhau.
16. Emakumeen 200 metro, bizkarrez: Ainara Aginagalde Otegi eta June Lizaso Sarasola.
17. Gizonen 100 metro braza: Jon Monasterio Gorospe eta Daniel Trisca Salageam.
18. Emakumeen 100 metro braza: Garazi Arrieta Mendizabal eta Lidia Trisca Salageam.
19. Gizonen 50 metro tximeleta: Iker Muruamendiaraz Noain eta Xiker Etxeberria Ganzarain.
20. Emakumeen 50 metro tximeleta: Haizea Salaberria Azurmendi eta Itsaso Lazkanoiturburu Alustiza.
21. Gizonen 100 metro estilo: Markel Etxeberria Lozano eta Aitor Diez Arocena.
22. Emakumeen 100 metro estilo: Sua Murua Atutxa eta Nerea Garjon Garcia.
23. Gizonen 4×100 metro libre: Ordizia K.E.
Etzi, igandean, urtarrilak 15
24. Emakumeen 4×50 metro libre: Ordizia K.E.
25. Gizonen 4×50 metro libre: Ordizia K..
26. Emakumeen 200 metro libre: Ainara Aginagalde Otegi eta June Lizaso Sarasola.
27. Gizonen 200 metro libre: Manuel Varas Valenzuela eta Xiker Etxeberria.
28. Emakumeen 100 metro tximeleta: Itsaso Lazkanoiturburu Alustiza eta Nerea Garjon Garcia.
29. Gizonen 100 metro tximeleta: Endika Mate Duhau eta Aitor Diez Arocena.
30. Emakumeen 50 metro braza: Garazi Arrieta Mendizabal eta Lidia Trisca Salageam.
31. Gizonen 50 metro braza: Ekain Ansoleaga Centeno eta Daniel Trisca Salageam.
32. Emakumeen 400 metro estilo: Uxue Altuna Morales eta Maren Gorrotxategi Casado.
33. Gizonen 400 metro estilo: Markel Etxeberria Lozano eta Mikel Merino Perez.
34. Emakumeek 4×100 libre: Ordizia K.E.
35. Emakumeen 50 metro libre: Mara Naldaiz Azkona eta June Lizaso Sarasola.
36. Gizonen 50 metro libre: Iker Muruamendiaraz Noain eta Xiker Etxeberria Ganzarain.
37. Emakumeen 200 metro tximeleta: Itsaso Lazkanoiturburu Alustiza eta Haizea Salaberria Azurmendi.
38. Gizonen 200 metro tximeleta: Lander Sarriegi Estensoro eta Aitor Diez Arocena.
39. Emakumeen 100 metro, bizkarrez: Eider Azarola Mendizabal eta Nerea Garjon Garcia.
40. Gizonen 100 metro, bizkarrez: Daniel Trsica Salageam eta Endika Mate Duhau.
41. Emakumeen 400 metro libre: Sua Murua Atutxa eta Nerea Gorrotxategi Casado.
42. Gizonen 400 metro libre: Manuel Varas Valenzuela eta Mikel Merino Perez.
43. Emakumeen 4×100 metro estilo: Ordizia K.E.
44. Gizonen 4×100 metro estilo: Ordizia K.E.