Maria Izquierdo 5 urte zituenetik aritzen da arte martzialetan. Hasieran, mutil eta neska kopurua bertsua zen, baina, adinean gora egin ahala, ia bakarrik gelditu da emakumezkoen artean. Beretzat hori ez dela arazo dio, kung-fuan edonork duela tokia.
Gipuzkoako Foru Aldundiko prentsa aretoan izan da aurkezpena gaur goizean. Joseba Izagirre Zegamako alkateak, Alberto Aierbe lasterketako zuzendari teknikoak eta Iker Goiria turismo zuzendariak hartu dute parte bertan.
Lanak dagoeneko hasi dituzte. Herrian zehar hainbat asfaltatze lan egingo dituzte.
Plazan egongo dira gaur goizez, eta bihar Laubiden. Osakidetzak ez du momentuz bete erretiroa hartu duen medikuaren postua, eta Osasun Zentroa bost medikurekin dago orain.
Frantziako Tourra Goierritik igaroko den urtean, bertako etapak diseinatu dituen Joseba Beloki (Lazkao, 1973) gonbidatu du Goiturrek sagardotegien txotx sasoirako. Aitonaren sorlekuan izan du ohore hori.
Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioko lehendakari Santi Osorok esandakoa baieztatu du Leire Artolak, eta Beasainen horrelako azpiegitura bat jartzea "posible egiten duten tokiak" daudela.
Antzerki Garaia zikloko bigarren emanaldia izango da, lehenengoa Ordizian. Sarrerak bihar jarriko dira salgai, 12:00etan, Kutxabanken bidez.
Irungo Azken Portu Kiroldegiko igerilekuan jokatuko da txapelketa. 44 proba jokatuko dituzte guztira, bi egunetan.
'Iraganera bidaia' izenburuarekin, 20:00etan izango da Kultur Etxean. Sabino Legarda-Ereño da egilea, eta Ignacio Galdona trenbideko langile ohiak aurkeztuko du.