Ostadar dantza taldea prest, urteko emanaldirako
Ostadar dantza taldeko kideak «gogotsu» daude larunbata iristeko, izan ere, bi urteren ondoren, urtero egin ohi duten dantza emanaldia berreskuratuko dutelako. Xabier Meabe Ostadar dantza taldeko kideak aurreratu du, «Euskal Herrian zehar, herri desberdinetan ezagun diren dantzez osatutako emanaldia» izango dela.
2020an, osasun larrialdiagatik «etena» egin behar izan zuten eta urteko emanaldia bertan behera utzi behar izan zuten, eta taldearen martxan ere «eragina» izan zuen. Meabek kontatu duenez «iaz hasi ginen normaltasun batekin ekintzak egiten». «Ilusio handiarekin» prestatutako ekitaldi honetara gonbita luzatu du taldearen partetik. Bihar, Usurbe Antzokian, 19:30ean da.













