Imanol Garziandiak bi gol sartu ditu Munduko Txapelketan
Imanol Garziandia eskubaloi jokalari urretxuarrak Munduko Txapelketan debutatu zuen atzo. Espainiako selekzioak 30 eta 25 irabazi zion Montenegrokoari. Garziandiak bi gol sartu zituen. Bihar Txileren aurka jokatuko du eta astelehenean Iranen aurka. Bi partidak 20:30ean hasiko dira. Partidak Teledeporte telebista katean ikusi ahal izango dira.