Beasaingo Goya Miguelek 104 urte eta Juan Bautista Usabiagak 100 urte bete dituzte
Leire Artola alkateak biak bisitatu eta zoriondu ditu, ohiturari jarraituz.
Beasaingo Gregoria Miguel Perezek, ‘Goya’-k 104 urte bete ditu gaur, eta Juan Bautista Usabiaga Etxeberriak 100. Ehun urteko langa gainditzen duten guztiekin bezala, Leire Artola alkateak bi herritarrak bisitatu eta zoriondu ditu beasaindar guztien partez, Goya Arangoiti egoitzan, eta Juan Bautista bere etxean, Ugartemendi auzoko Ugartemendi goikoa baserrian. Lore sorta eta plaka bana oparitu dizkie, gainera.
Goya Miguel oso ezaguna da Beasainen, Zubimuzu plazan urte askoan arrain saltzailea izan zelako. Juan Bautistak eraikuntzan lan egin zuen hasieran, eta gero CAF “fabrika handian”, baita baserrian ere. Futbolzalea da, eta Beasain Kirol Elkarteko bazkide zaharrenetakoa izan da urte askotan.