Idiazabalen abiatu da Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko txapelketa
Adimen desgaitasuna duten lau pilotari eta gurpildun aulkian jokatzen duten beste lau elkartu dira Igarondo pilotalekuan. Josu Arratibel ataundarra eta German Elkoro beasaindarra izan dira pilotarietako bi.
Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan hasi da gaur goizean Gipuzkoako 8. Euskal Pilota Egokituko txapelketa. Bertan bildu dira gurpildun aulkian jokatzen duten lau pilotari, eta adimen desgaitasuna duten beste lau pilotari, Mindara, Pagazpe eta Zumaiako elkarteetakoak batzuk, eta independenteak beste batzuk.
Txapelketa honetan 30 pilotarik parte hartuko dute guztira, eta gaur Idiazabalen izan dira Hilario Olano, Beñat Lizaso, Joseba Lasa eta German Elkoro gurpildun aulkiekin, eta Leire Esnal, Erik Gaton, Ibai Gomez eta Josu Arratibel. Zortzi pilotari horietako bi goierritarrak dira: German Elkoro beasaindarra da, eta Josu Arratibel ataundarra.
Gaurko saioan hamaika partida jokatu dituzte Igarondon, gomazko paletarekin eta teniseko paletarekin, buruz burukoak zein binakakoak. Hauek izan dira emaitzak.
– Joseba Lasa eta German Elkoro / Hilario Olano eta Beñat Lizaso: 7-10
– Leire Esnal / Erik Gaton: 4-15
– Joseba Lasa eta Beñat Lizaso / Hilario Olano eta German Elkoro: 10-4
– Ibai Gomez / Josu Arratibel: 8-15
– Joseba Lasa eta German Elkoro / Hilario Olano eta Beñat Lizaso: 10-8
– Leire Esnal / Ibai Gomez: 8-15
– German Elkoro /Beñat Lizaso: 6-10
– Erik Gaton /Josu Arratibel: 15-11
– Joseba Lasa eta Beñat Lizaso / Hilario Olano eta German Elkoro: 10-9
– Erik Gaton / Ibai Gomez: 15-7
– Leire Esnal / Josu Arratibel: 5-15
Idiazabalgo saioaren ostean, beste zazpi geratzen dira: Billabonan (urtarrilak 18), Araman (otsailak 24), Oñatin (martxoak 18), Zarautzen (apirilak 1), Donostian (apirilak 22), Mutrikun (apirilak 29) eta Tolosan (maiatzak 20). Buruz buruko finala Oñatin jokatuko da eta bikotekakoa Tolosan.