Euskadiko arku tiraketa txapelketak eman du berea
Euskadiko arku tiraketa txapelketa jokatu da gaurkoan Beasaingo Antzizar Kiroldegian. Egun osoan zehar aritu ondoren, arratsaldean finalaurrekoak, finalak eta sari banaketa izan dituzte.
Gaurkoan, Beasaingo Antzizar Kiroldegian elkartu dira arku tiraketako zaletu ugari. Taldeka zein bakarka lehiatu dira eta egun osoa pasa ondoren jokoan, 27 sari banatu dituzte, kategoriaren eta modalitatearen araberakoak. Guztira bost modalitate desberdin egin dituzte: arku kurbatua, arku konposatua, arku biluzia, Arku instintiboa eta longbow. Maila handiko txapelketa izan da eta tiratzaile bikainak izan dira bertan, Euskadiko onenak.
Horrela geratu da sailkapena modalitate eta kategoriaren arabera:
Arku kurbatua
- Emakumezkoak:
- Josune Grajales
- Lidia Canete
- Elisabet Luengo
- Gizonezkoak:
- Pedro Heredia
- Hilario Hernandez
- Yeray Ruiz de Azua
- Taldekakoa:
- Arku Lagunak
- Abanto
- Diarco
Arku konposatua
- Gizonezkoak:
- Carlos Paniagua
- Vicente Riasco
- Arbizu
Arku tradizionala
- Emakumezkoak:
- Leire Torres
- Arantxa Lorenzo
- Milena Dostolova
- Gizonezkoak:
- Juan Miguel Lopez
- Jose Ignacio Torres
- Asier Ruiz
Longbow
- Emakumezkoak:
- Ainhoa Santamaria
- Rocio de la Iglesia
- Mertxe Gascue
- Gizonezkoak:
- Javier Almagro
- Jorge Carrasco
- Abraham Fernandez
Biluzia
- Gizonezkoak:
- Alvaro Aresti
- Gabriel Lopez
- Juanjo Rueda