Legazpiko Gaztetxeak mafiari eskainiko dio aurtengo Inauteri festa
Otsailaren 18an izango da. Bazkaria egingo dute, eta arratsaldean, karro-poteoa eta erromeria Emaion taldearekin.
Legazpiko Gaztetxea hasi da aurtengo inauterietako festa prestatzen eta momentuz, gaia aukeratu du: mafia. Gaztetxeko inauteria otsailaren 18an ospatuko da, eta egun osokoa izango da.
Festa bazkariarekin hasiko da, 14:30ean. Txartelak 15 euroan jarriko dituzte salgai Gaztetxean bertan, otsailaren 3an. Aukera beganoak ere izango direla aurreratu dute antolatzaileek. Arratsaldean karropoteoa eta desfilea egingo dute herrian zehar, 18:30ean hasita, eta gauean, 23:00etan hasita, erromeria Gaztetxean, Emaion taldearekin.