Emaitza txukunekin hasi dute Oianguko pilotariek Euskal Herriko txapelketa
Asteburuan 5 partida izango dituzte. Larunbatean 3, Ordiziako Beti Alai pilotalekuan, eta beste biak igandean, Olaberriko udal pilotalekuan eta Bilboko Deportivon.
Emaitza txukunekin hasi dute Oianguko pilotariek Euskal Herriko txapelketa, pasa den asteburuan. Jubenilen mailan, Larrarte-Elorza bikoteak 35-16 irabazi zion Adurtzako bikoteari, larunbat goizean, Ordiziako Beti Alai pilotalekuan jokatutako partidan. Otegi-Etxeberria bikoteak ere garaipen zail eta garrantzitsua lortu zuen etxetik kanpo, ostiralean Sopelan jokatu zuten partidan. 29 eta 15 egin zuten.
Pala motzean ere emaitza positiboak izan zituzten. Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan, Berasategi-Olaran olaberritarrek garaipen polit batekin hasi zuten txapelketa, 30-40 irabazita. Ordizian etxekoen lehia izan zen. Naldaiz-Azeari bikotea momentu onean dagoela erakutsi zuen, eta emaitza estua izan zen arren, 40-37 gailendu ziren Mendicoa-Letamendia bikotearen aurka. Udaberri Txapelketari dagokionez, Oiartzungo pilotalekuan jokatu zen. Ropero-Samaniego bikoteak 35-27 galdu zuen eta ezin izan zuten txapelketa garaipen batekin hasi.
Asteburuan ez dute atsedenik hartuko. Bost partida izango dituzte oiangutarrek. Ordiziako Beti Alai pilotalekuan 3 partida jokatuko dira larunbat goizean, eta beste biak igande goizean, Olaberriko pilotalekuan bata, eta Bilboko Deportivon bestea.
Ordiziako jaialdia 10:00etan hasiko da. Lehen partida larruzko paletakoena izango da. Otegi-Etxeberria bikoteak Gasteizko Adurtzako bikotea izango du aurkari. Jarraian, pala motzeko Oiangu A bikoteak (Mendicoa-Letamendia) jokatuko du. Azken partidan, udaberri txapelketakoan, Larrarte-Samaniego bikoteak altzatarrakekoen aurka jokatuko du. Etxeko azken partida, Olaberrian, 10:00etan hasiko da, igandean. Oiangu C-ko bikoteak (Berasategi-Olaran) Laudioko Herriareneko bikotea izango du aurkari. Azkenik, Bilbon jokatuko den partida Oiangu B-ko Naldaiz-Andonegi bikoteak jokatuko du.