Haur, gazte eta helduentzako mahai jokoak larunbatean Ezkion
Ezkioko Udalak haur, gazte eta helduentzako mahai jokoak antolatu ditu larunbat honetarako, Antzuolako Jolasenea elkartearen eskutik. Jolasak bi multzotan banatuko dituzte: zortzi urtetik beherakoentzat eta gainontzeko guztientzat. Mahai jokoak udaletxeko ganbaran antolatuko dira, 17:00etatik 20:00etara, eta 18:00etan haurrentzako txokolate jana izango da.