Helmuga Turistiko Adimendunen Sareko ziurtagiria jaso du Goiturrek
Atzo jaso zuten HTA sarean lanean ari direla aitortzen duen ziurtagiria, FITUR-en.
Helmuga Turistiko Adimenduna sareko partaide dela eta HTA programan lanean hasi dela aitortzen duen ziurtagiria jaso du Goiturrek, Fitur-en egindako prentsaurreko batean, SEGITTUR-eko Enrique Martinez presidentearen eta Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuaren eskutik.
Iaz sartu zen Goitur HTA proiektuan, Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren eta Basquetour-en bitartez. SEGITTUR Berrikuntza eta Teknologia Turistikoak Kudeatzeko Estatuko Sozietatea Turismoko Estatuko idazkaritzaren barruan dago, Turismo Ministerioan. Gobernantza, berrikuntza, teknologia, jasangarritasuna eta irisgarritasuna aztertzen dituzte.
Irailean Goierriko diagnostikoa eta garatu beharreko ekintza plana jaso zuten Madrildik, eta ekintza plan hori garatzen hasi dira dagoeneko.