Urteko lehen batukada feminista saioa, gaur
Jabekuntza Eskolan izango da, Andre Mari kaleko 4. zenbakian. Ainara Sarasketa Alberdik gidatuko du.
Gaur izango da urteko lehenengo batukada feminista saioa, 18:00etatik 20:00etara, Jabekuntza Eskolan, Santa Maria kaleko 4. zenbakian. Ainara Sarasketa Alberdik gidatuko du. Jabekuntza ardatz eta perkusioa tresna bezala, talde lanean batukada feminista zer den landu, ulertu eta praktikara eramango dute parte hartzaileek. Hurrengo saioa otsailaren 2an egingo da.