Hamasei bikote lehiatuko dira Beasaingo pilota txapelketan
Beasaingo binakako pilota txapelketa herrikoia otsailaren 10ean hasiko da. Finala, kuadrilla egunean, ohiko legez
Beasaingo pilota txapelketa herrikoian hamasei bikotek hartuko dute parte. Otsailak 10ean hasiko da lehia eta maiatzaren 22an amaitu, Loinatz jaietako kuadrillen egunean.
Bikoteak |
|||
Mendia-Kapo | Urte-Imaz | Txani-Salinas | Usurbe-Larra |
Arizto-Omar | Altuna-Mujo | Saltsa-Eñaut | Valdi-Xanet |
Pron-Anartz | Verdugo-Saltsa II | Monre-Monre II | Mosu-Beñat |
Orma-Unait | Alus-Narraspe | Txomin-Ezpe | Urdan-Liza |
Bikoteak zortziko bi taldetan bereiziko dituzte. Asteburuan egingo dute zozketa, behin izen emate epea amaitutakoan. Denek denen aurka jokatuko dute, itzuli bakarrera. Lortutako garaipenen arabera, sailkapena egingo dute. Multzo bakoitzeko lau bikote onenek aurrera egingo dute. Lehen sailkatuak beste multzoko laugarrenaren aurka jokatuko du; bigarren sailkatuak, berriz, beste multzoko hirugarrenaren aurka. Finalaurdenak partida bakarrera jokatuko dira. 22ra iristen den bikoteak aurrera egingo du eta finalerdiak Mariren Jaitsiera egunean jokatuko dira.