Ordiziako plazan elkartu dira gaur arratsaldean, "ziurgabetasun garaiek exijitzen duten epe luzeko begirada eskaintzeko proiektu politikoa" dutela adierazteko. Elorrion ospatuko den Gazte Topagunera gerturatzeko gonbita luzatu dute.
Helburua egoera ahuletan dauden pertsonen enplegagarritasuna eta kualifikazioa hobetzea da, eta gizarteratzen laguntzea. 2023-2024 urteetan egingo da proiektua.
Igandean jokatuko da Garingo mendi lasterketa, Goierri Kopa Traileko lehen lasterketa dena. 11 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute partaideek, eta hotza eta lokatza iragarri ditu antolakuntzak.
Industria ondarea gordetzeko, Lenbur Fundazioak tailerreko dokumentuak eta makinak jaso ditu. Oraindik ez dute zehaztu noiz eraitsiko den. Etxebizitza gehienak erreserbatuta daude.
Beasaingo Garin auzoan festak ospatuko dituzte larunbatean eta igandean. Bizilagunak «gogotsu» daude eta auzolanean atondu dute auzoa.
La Bellota elkarteak extremadurar kulturaren zabalkunderako egin duen lanaren emaitza da igandean Azokan egingo duten festa gastronomikoa. Txerrikia izango da jateko, ogi-mamiekin batera.
Lazkaon kokatuta dagoen Biziola fabrikan bertako elikagaien saltokia inauguratuko dute. Elikadura burujabetzan aurrerapausotzat jo dute, «ametsa» egikaritzeko unetzat.
Ordiziako Euskal Eskola Publikoaren komunitateak eskatu du «tokian tokiko zehaztapenak» egiteko eta egoera bideratzeko «neurri zehatzak» ezartzeko
Beasaingo binakako pilota txapelketa herrikoia otsailaren 10ean hasiko da. Finala, kuadrilla egunean, ohiko legez
Bideokliparen irudi gehienak Altzagaratera bidean eta hango inguruetan hartutakoak dira, egun hauetako paisaia elurtuak lagun.
Orain arte egindako lanaren eta etorkizuneko erronkei berri emateko aurkezpen irekia egingo dute.