Haur, gazte eta helduentzako mahai jokoak bihar Ezkion
EZKIO // Ezkioko Udalak haur, gazte eta helduentzako mahai jokoak antolatu ditu biharko, 17:00etatik 20:00etara Antzuolako Jolasenea elkartearen eskutik. Jolasak bi multzotan banatuko dituzte: 8 urtetik beherakoentzat eta gainontzeko guztientzat. Mahai jokoak udaletxeko ganbaran antolatuko dira eta 18:00etan haurrentzako txokolate jana izango da.













