Herritik kanpo bizi diren ormaiztegiarrei bisita
Iaz berreskuratutako aspaldiko ohiturarekin jarraituz, Ione Usabiaga eta Juan Lobato udal ordezkariek herritik kanpo, adineko pertsonen zentroetan bizi diren ormaiztegiarrei bisita egin diete Ormaiztegiko Udalaren izenean.
Guztira zazpi herritarrei egin diete bisita. Oroigarri txiki bana oparitu diete, Gabonak eta Urte Berria ondo ospatzeko opatuz. Segurako adinekoen etxean, Mila Oiarzabal, Bibiana Lekuona eta Angelines Velasco bisitatu dituzte; Lazkaoko adinekoen etxean, Jose Mari Mugika eta Josefa Paulina Delia Parisi; Azkoitiko adinekoen etxean, Adolfina Bravo eta Donostiako Matian: Enrique Galparsoro.