Ixilik egoteak duen balioaz gogoetan
Txalo Produkzioek ekoitzi, eta Itziar Ituñok eta Ramon Agirrek interpretatutako Hobe Ixilik! antzezlana da Antzerki Garaia zikloaren barruan Ordizian programatutako lehena. Gaur da saioa, 20:30ean, Herri Antzokian. Emakume bat eta gizonezko bat, eguneroko kontuak zein kontu potoloagoak hizpide, eta bi galdera airera: «Baina esan, dena esan behar al da? Ixiltzea ez al da hobe batzuetan?».