Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Laneratzeko eta gizarteratzeko bideak sortzeko proiektua jarri du martxan Goiekik

Goierri
Gizartea

Helburua egoera ahuletan dauden pertsonen enplegagarritasuna eta kualifikazioa hobetzea da, eta gizarteratzen laguntzea. 2023-2024 urteetan egingo da proiektua.

2023/01/20
Laida Goiburu

Goieki Goierriko Garapen Agentziak laneratzeko eta gizarteratzeko bideak sortzeko helburu duen proiektua jarri du martxan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin eta eskualdeko hainbat eragilerekin elkarlanean. Gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide integratuak, pertsonari egokituak: enpleguari buruzko prestakuntza izena du proiektuak. Lehenengo formakuntzaren deialdia ireki dute dagoeneko.

Azaldu dutenez, Goierriko gizarte- eta eskualde-kohesioa hobetu nahi dute proiektuaren bidez, “pertsona guztien enplegagarritasuna hobetuz, salbuespenik gabe”. Aldundiaren Elkar-Ekin ekimenaren barruan kokatzen da programa. Helburua egoera ahuletan edo behartsuetan dauden pertsonen kualifikazioa hobetzea da, identifikatutako kolektibo horien arraila eta gizarte-bazterketa ekidinez, batez ere gazte eta atzerritarrena. “Helburu nagusia parte hartzen duten pertsonek bere enplegagarritasuna eta era guztietako kualifikazio mailak hobetzea da, erakunde publiko edo pribatuetan praktikak eginez amaitzen den prestakuntza ibilbide integratu baten bidez, horretarako prestakuntza-ekintza zabala planteatzen delarik”.

Langile falta

Hurrengo urteetan “belaunaldi erreleboaren beharrei aurre egiteko behar adina pertsona” ez daudela aipatu dute. “Goierrin ez dira merkatuko irteerak 20 eta 29 urte arteko biztanleria-sarrerarekin estaltzen”. Horregatik, “gizarte justiziari” ez ezik, “ekonomia sarea mantentzeko beharrari ere” erantzungo lioke pertsona guztiak lan jardueretan integratzeak. Gizarte kohesiorako “arrisku larria” identifikatu dute, eta “beharrezkotzat” jo dute egoera ahuletan dauden pertsonekin lan egitea, horretarako haien gaitasunak hobetuz, lan merkatura ahalik eta hobekien iristeko.

Prestakuntza zabala

Proiektuaren bidez, prestakuntza eskaintza zabala ematea planteatu dute, 2. mailako profesionaltasun ziurtagiriak eskuratzeko aukerak emanez. Ondoren, prestakuntza eskaintza teknikoa planifikatuko dute. Lehenik, lorezaintzaren esparruan, eta elektrizitatearen eta ehungintzaren esparruan gero. Zeharkako gaitasunei buruzko prestakuntza ere emango da, komunikazio, lidergo eta talde lan gaitasunak hobetzeko.

2023-2024 urteetan egingo da proiektua. Goiekik lider gisa parte hartuko du, Caritasekin, Sarea Fundazioarekin eta Goierri Eskolarekin elkarlanean. Prospektiker aholkularitza enpresak, berriz, idazkaritza teknikoa eramango du. Instagi elkarteak eta EDE Fundazioak ere parte hartuko dute.

Ekintza plana:

  • Lorategien eta berdeguneen instalakuntza + enplegua bilatzeko oinarriko gaitasun digitalak formakuntza: Otsaila eta martxoan, lorezaintza prestakuntza egingo da Zizurkilgo Fraisoro Lanbide Eskolan. Lana bilatzeko gaitasun digitalen beste ikastaro batekin osatuko da eta Goierri Eskolak emango du Ordizian. Biak aldi berean egingo dira eta garraiorako beka emango zaie ikasleei. Prestakuntza eskualdeko udaletan edo enpresa pribatuetan praktikak eginez amaituko da. Izena emateko epea otsailaren 13ra arte egongo da zabalik.
  • Emaktiva: Otsailean Emaktiva programarekin hastea aurreikusi dute. Izen-emateak irekiko dituzte lehendabizi, gero hautaketa prozesua jarriko dute martxan, eta azkenik, maiatzetik ekainera, langabezian dauden emakumeei orientazioa eta laguntza emateko plana garatuko da.
  • Ekintzailetza: Otsailean, ekintzailetzari laguntzeko plana jarriko da abian, digitalizazioaren arloko prestakuntza eskainiz, Goierri Eskolaren eskutik.

Urtea beste bi prestakuntzarekin osatzea aurreikusi dute. Urteko bigarren seihilekoan jarriko dira martxan ondo bidean. Ehungintzako edo larrugintzako eta instalazio elektrikoetako eta telekomunikazioetako gaitasun teknikoak landuko dituzte. Prestakuntza teknikoa 390 eta 380 ordukoa izango da, hurrenez hurren, arlo bakoitzean, eta praktikaldi batekin osatuko da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut