'Paradisu' ihes gelako enigma argitzeko gonbita zabalik
Paradisu ihes gela Beasainen izango da urtarrilaren 27tik martxoaren 31ra arte. Izenak berak dioen bezala, jolasaren muina jokalari talde batek gela edo espazio jakin batetik ihes egiteko modua aurkitzea da, beraz, talde lanean oinarritzen den jolasa da; ihes gelatik atera ahal izateko, guztion artean zenbait jolas, enigma, froga eta asmakizun askatu beharko dituzte, ezarritako denbora baino lehen gelatik ateratzeko.
Beasaingo Udalaren lankidetza eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesari esker, Sorginlore Gizarte Elkarteak, Ikertze Kultur Elkarteak, Experientziak Elkarteak eta Ana Orozko zuzendariak antolatua da. Bertan ere parte hartu du musikaren konposaketan Garazi Zabaleta musika sortzaile beasaindarrak.
Parte hartzeko
Beasainen, Usurbe Antzokian hartuko du lekua Paradisu ihes gelak. Aisialdirako jarduera pedagogiko hau, bi eta bost pertsona arteko taldeetan egiteko da. 12 urtetik gorako ororentzat zuzenduta dago eta 12 urte baino gutxiago dutenek, adin nagusiko batekin parte hartu ahalko du.
Ondorengoak dira txandak: asteazken eta ostegunetan 16:30, 18:00 eta 19:30ean; Ostiraletan, 16:30 eta 18:00etan; Larunbatetan 10:30, 12:00etan eta 13:30ean. Izena emateko, Ihesgelapedagogikoa.eus