Ping-pong eta futbolin txapelketak bihar Bele Gazten
Zegamako Bele Gazte gaztelekuan prest dituzte dagoeneko urtarrilean hasi eta apirilera bitarteko ekintza guztiak. Programazioa 12 eta 18 urte bitarteko herriko gazteei zuzenduta dago. Urteko lehendabiziko saioa bihar izango da, eta Zegamako gazteen artean dagoeneko klasiko bat bihurtu den ping-pong eta futbolin txapelketekin ekingo diote urteari Bele Gazten. Txapelketak 16:30ean hasiko dira.
Hurrengo hitzordua, datorren larunbatean izango da, urtarrilak 28. Sukaldean sakontzeko aukera izango dute gerturatzen direnek, gozogintza tailerra izango baita aukeran.