San Blas jaietako pilota partidarako sarrerak salgai astelehenetik aurrera
Datorren urtarrilaren 23an eta 24an, astelehena eta asteartea, jarriko dituzte San Blas jaietako pilota partidurako sarrerak salgai. Binakako Txapelketa Nagusiko kanporaketetako bat izango da eta Elordi eta Zabaleta, Peña II.enaren eta Mariezkurrena II.enaren aurka arituko dira. Partida otsailaren 4an jokatuko da Igarondo pilotalekuan.
Sarrerak udaletxeko areto nagusian salduko dituzte 15:00etatik 16:30era, bai astelehenean eta baita asteartean ere. Sarrera bakoitzak 30 euro balio du eta pertsonako gehienez 6 sarrera erosi ahal izango dira. Idiazabalgo Udaletik jakitera eman dutenez, sarrerak erosteko ilaran txanda eman eta alde egiten duenak bere lekua galduko du, eta ilara uzten den kasuetan ere ez da lekua errespetatuko.
Sarrerak txartel bidez soilik ordaindu ahal izango dira eta ez da esku dirutan ordainketarik onartuko.