Zaldibiako erroten historia eta ibilbidea, dokumental baterako
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2023/01/2023-01-20-p005_f02.jpg)
Zaldibian gaur egun dauden eta historikoki egon diren erroten historia zein ibilbidea jasotzeko ekimenak aurrera jarraituko du aurten ere. Iaz ekin zioten lanketari, Gipuzkoako Erroten Egunaren harira eta Kanpain errotako jarduera mantentzeko sortutako dinamikaren abarora.
Aurten, beste urrats batzuk egitekotan dira zaldibiarrak. Berritasun handiena, ikuskaria ekoiztea izango da. Herriko erroten inguruko ikus-entzunezko bat ekoitziko dute, Labrit Ondarea taldearen laguntzarekin. Herriko erroten ibilbidea eta historia jasotzea da helburua. Iaz bezala, talde-lanean garatuko dute proiektua.
Bilera gaur
Orain arte lanean aritu diren herritarrekin eta ekimenarekin bat egin nahi dutenekin, bilera bat egingo dute, gaur 16:30ean, udaletxeko herri aretoan. Han izango dira Labrit Ondarekoak ere. Deialdia irekita dago aurtengo ekimenak ezagutu eta bere ekarpena egiteko prest dauden herritar guztientzat.
Kanpain errota bi aldiz zabalduko dute, lehena maiatzean.