Elurra itzuli da Goierriko gune garaietara
Legazpiko Brinkola auzoa geruza fin batekin estalita dago, eta Zegama ere halatsu esnatu da. Errepideak garbi daude.
Iragarrita zegoen eta berriz bete da. Elurra itzuli da Goierriko gune garaietara, baina oraingoan oso gutxi egin du eta mendietan, zelaietan eta teilatuetan geratu da.
Brinkola da zuritu den guneetako bat. Aizkorritik gertu eta 460 metroko altuerarekin, geruza fin batekin zurituta esnatu da goizean Legazpiko auzo hori, baita Zegama ere (296 metro).
Errepideak, ordea, garbi zeuden eta daude, baina Motxorroko bidegurutzean elurra kentzeko makina dago gertu, beharrezkoa bada Udanako mendatea garbitzeaz arduratzeko.