Ormaiztegiarrek, lankideek eta lagunek agurtu dute Iñaki Iturri
Ekitaldi herrikoi bat egin zuten igandean, udaletxeko beheko aretoa txikitxo geratzeraino beteta.
Urtarrilaren 16an hil zen Iñaki Iturri Bidaurre ormaiztegiarra, 66 urterekin, ELA esklerosiarekin gaixorik. Agur herrikoia igandean egin zioten herrikideek, lankide izandakoek eta lagunek, etxekoak eta familiartekoak ere bertan zirela. Jendez bete zen Ormaiztegiko udaletxeko beheko aretoa.
Musika, hitzaldiak, irudiak eta bideo ugarik osatu zuten azken agurra, Iturrik Ormaiztegin zuen estimazioaren neurrira. Nafarroako Muneta herrian jaio zen 1957an, eta zortzi urterekin etorri zen Goierrira: Alegia auzora lehenbizi eta ondoren Ormaiztegira. Oso gazterik hasi zen lanean Irizarren, armadura sekzioan, eta gerora bulegoetara pasatuko zen, duela bost urte jubilatu zen arte.
Lagunek adierazi dutenez, orain dela bi urte azaleratu zitzaion esklerosia .”Pixkanaka gorputza ahulduz joan zitzaion, baina hala eta guztiz ere duintasun handiarekin jakin du gaixotasuna eramaten. Pertsona oso irekia zen Iñaki, alaia, bidaiaria eta alde guztietan lagunak egiten zituena”, azaldu du Angel Elortza lagunak. Azken unera arte izan ditu bere alboan.