Gozogintza tailerra, larunbatean, Bele Gazte gaztelekuan
ZEGAMA // Bele Gazte gaztelekuak urteko programazioari pasa den asteburuan eman zion hasiera. Urtarrilaren 28an, gozogintza ikastaroa eskainiko dute, 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Ikastaroa 16:30ean hasiko da. Gaztelekua irekita egongo dago ostiraletan ere, 17:00etatik 20:00etara.













